Maite Arrese

Nortzuk_Maite

Maite Arrese (Ipuin kontalaria)

Beasainen jaio nintzen 1967an. Behin, 11 urte nituelarik, Txindokira begira zegoen sukaldeko balkoian, nire bizitzako lehenengo ausnarketa egin nuen:

_ Zertarako jaio naiz???? Eta supituan, nire aurrera agertu zen Merlin Aztiaren itxurako batek esan zidan:

_ Yogako irakasle eta ipuin kontalari izateko.

_ Zer egin behar dut? _ Galdetu nion berriz ozenki.

_ Ibiliz ibili jarraitu behar duzu.

_ Hara bestea!!! Lasai asko geratuko zinen hori esanda!!!

_Entzun arreta handiz: kazetaritzako ikasketak egin behar dituzu Bilbon; antzerki eta telebista munduan murgildu zaitez interpretazioko, distribuzioko eta komunikazioko lanak jorratuz. Baina gutxien uste duzunean erraldoi beldurgarri batek leizezulo ilun eta laiotz batetan gordeko zaitu.Borrokarako indarrik ez duzula sentitu arren, aurre egin behar diozu, ezinbestean. Garaile izanez gero argizko bola lortuko duzu. Argizko bolak gidaturik aurkituko duzu yogako bidea!!! Ekin bertan harik eta zure eskuinetara bidezidor estu bat ikusi arte. Segituan iturri bat aurkituko duzu. Bertatik edan. Hortik sortuko dira zure lehenengo hitzak. Zure lehenengo ipuinak. Hori bai, ustekabean, basa pizti amurragarriren bat azaltzeko arriskua dago. Hortaz, azti ibili eta izan konfidantza osoa argizko bolarengan. Harek gidatuko zaitu, beti-betiko!

_ A ze aztia!!!. _pentsatu nuen. _ Etxoin!!! Ez zen ba Merlin bera izango??? Baina zer egiten du Merlinek Euskal Herrian??_ Ondoren, meriendatzen jarraitu nuen.

 

 

Informazio gehiago: Maite Arrese

 

Maite Arrese (Ipuin kontalaria)

Nací en Beasain, en 1967. Una tarde de invierno salí a merendar al estrecho balcón de mi casa. Tenía once años y un hambre feroz. Saboreaba mi bocadillo favorito “Nocilla”. Miraba a la gran montaña Txindoki cuando me pregunté: _¿Para qué he nacido?

Alguién con un parecido sorprendente a Merlín me respondió:

_Para ser profesora de yoga y cuenta cuentos.

_¿Qué tengo que hacer para ello?_ pregunté casi pisándole la última palabra.

_ Escucha atentamente: estudia Periodismo en Bilbao e introdúcete en el apasionante mundo del teatro y la televisión. Desempeña todo tipo de labores, desde la interpretación hasta la distribución y la comunicación. Cuando menos te lo esperes un gigante aparecerá en tu camino y te llevará al interior de su cueva donde todo es obscuridad y frío. Lucha aunque creas que no tienes fuerzas para ello. Si consigues vencer al gigante te harás con la bola de luz que que el gigante tiene en su interior. La bola de luz te llevará al camino del yoga. Has de continuar en él hasta que a tu derecha surja un sendero estrecho que baja hacía el río. Cerca hay una fuente. Bebe. De ahí surgirán tus primeras palabras. Tus primeros cuentos. Has de tener mucho cuidado porque en cualquier momento volverá otro gigante. Confía plenamente en la bola de luz que guiará tus pasos para siempre.

Dicho lo cual el que se parecía tanto a Merlín desapareció de mi vista.

Un momento: ¡Era Merlín!. _¿Y que hace Merlín en Euskal Herria?. Le dí un buen bocado a mi merienda.

 

 

Para más información: Maite Arrese